HERRIKO TALDE ETA ELKARTEENDAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA, KULTURA, HEZKUNTZA, BERDINTASUN, EUSKARA ETA GAZTERIA ARLOETAN JARDUERAK ETA PROIEKTUAK ANTOLATZEKO
Dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da herriko taldeek kultura, hezkuntza, berdintasuna, euskara eta gazteria arloko jarduerak egiteko proiektuak gara ditzaten, betiere alor zehatz hauekin zerikusia dutenak: dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak; historia, gizarte eta kultura alorreko ondarea hedatzea; bertako kulturaren ezagutza maila hobetzea; berdintasuna, dibertsitatea, gazte jarduerak, gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzen dutenak, bai eta arte, gizarte eta kultura tankerako antzekoak ere.
Dirulaguntza eskaerak egiteko epea: 2026eko EKAINAREN 10era arte.
GARRANTZITSUA! Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira nahitaez.
.