Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

IBILALDI LITERARIOA IBAI PARKEAN 

IBILALDI LITERARIOA IBAI PARKEAN 

Beste urte batez, Arga ibaiaren ertza hitzez eta ahotsez bete nahi dugu. Uharteko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ibilaldi literarioan parte hartzera.

 

Zertan datza? 

Udako hilabeteetan, hautatutako poemak ibai parkean ikusgai egonen dira, Uharteko bi presen artean. Gainera, ibilaldiari hasiera emateko aurkezpen bat eginen dugu, testuak egileekin batera irakurriz. Ekimen honen helburua idazketarako espazio ireki bat sortzea da, ingurune natural batean sentimenduak, emozioak eta hausnarketak partekatu ahal izateko.

 

Parte hartzeko baldintzak: 

– Generoa: poesia

– Gaia: librea (kontuan izan testuak espazio natural batean kokatuko direla)

– Luzera: gehienez 20 lerro

– Hizkuntza: euskara edo gaztelania

– Nork har dezake parte: Uharten erroldatutako edo herriarekin lotura duen edonork

– Pertsona bakoitzak gehienez 2 poema bidal ditzake

– Lanak bidaltzeko epea: maiatzaren 22a

– Testuak cultura@huarte.es helbidera bidaliko dira (mesedez, gehitu zure izen-abizenak)

 

Antolakuntzak paseoan parte hartuko duten testuak hautatzeko eskubidea gordetzen du. Ez dira onartuko eduki matxistak, arrazistak, kapazitistak, LGTBI+foboak edo diskriminatzaileak dituzten lanak.

 

Anima zaitez parte hartzera!

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK