Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Udako hiri kanpaldiak 2026 gaztelaniaz

Udako hiri kanpaldiak 2026 gaztelaniaz

Hiri-kanpaldiak eskolarik gabeko aldietan, familia, lana eta norberaren bizitza uztartzeko baliabideak dira.  Era berean, haurrei beren beharretara egokitutako espazio bat eskaintzen diete, beste pertsona batzuekiko elkarrekintza eta gozamena ahalbidetuz aisialdiko hainbat jardueraren bidez, haien parte-hartzea sustatuz.

2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako 1. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren haurrentzat.

Gaztelaniaz. 

Datak:

  • 1. txanda: ekainaren 22tik uztailaren 3ra
  • 2. txanda: uztailaren 20tik uztailaren 31ra
  • 3. txanda: abuztuaren 3tik 14ra
  • 4. txanda: abuztuaren 18tik 29ra

Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daitezke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.

Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 10 eta gehienez 20 haur.

Aurre-inskripzioak maiatzaren 5etik 15era:

Aurre-inskripzio kuota: 49,50€/txanda tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea maiatzaren 20tik 22ra posta elektroniko bidez.

Matrikulak: ekainaren 5era, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.

Prezio publikoa:

Prezioa kalkulatzeko 2025eko errenta aitorpena aplikatuko da. Ekainaren 26ra arte luzatuko da aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

> 5.000 5.001-8.000 8.001-10.000 10.001-15.000 15.001-20.000 20.001-30.000 30.001 <
49,50 € 82,00 € 102,50 € 112,50 € 124,00 € 137,00 € 151,00 €
  • Ez erroldatuak: 259 €

Informazio gehiago Berdintasun Zerbitzuan: berdintasuna.igualdad@huarte.es edo 948 33 07 61 telefonoan.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK