Berdintasun Zerbitzutik iraileko Kultur Agendako jarduera honen testuan egondako akats bat argitu nahi dugu.
Jakinarazi nahi dugu tailerra ez dagoela emakumeei bakarrik zuzenduta; zaintza-lanetan ari diren pertsona guztiei irekitako gunea da, haien generoa edozein dela ere. Berdintasun arloaren helburua gure udalerrian zaintza-lanak egiten dituen edonor ikusaraztea, laguntzea eta tresnaz hornitzea da, erantzunkidetasuna sustatuz.
Barkatu eragozpenak.
Hemen azpian tailerraren inguruko informazioa: Izena emateko, idatzi berdintasuna.igualdad@huarte.es helbidera edo deitu 948 33 07 61 telefonora, irailaren 7tik 27ra (jaietako astean, posta elektronikoz hobe).
