Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Nafarroako toki entitateek emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoa berretsi dute

  • Hasiera
  • Berdintasuna
  • Nafarroako toki entitateek emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoa berretsi dute

Nafarroako toki entitateek emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoa berretsi dute

151 udalerri, kontzeju eta mankomunitatek bat egin dute azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, bultzatutako kanpainarekin, “Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da” lelopean. Aurten, toki entitateetako berdintasun arloek bultzatutako sentsibilizazio kanpainak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, emakumeen aurkako indarkeriaren modu suntsitzaile eta krudelenetako batean jarri du arreta: indarkeria bikarioa.

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean hartutako konpromisoa agerian uzteko, erakunde horietako dozenaka ordezkarik parte hartu zuten joan den asteartean, azaroak 19, Iruñean, kanpainaren aurkezpen ekitaldi batean. Aurkezpenean parte hartu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Xabier Alcuaz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak Patricia Abad, Estrella Lamadrid Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Emakumearen aurkako Indarkeriaren aurkako Koordinazio Unitateko buruak, Berta Arizkun, Burlatako alkateak eta Leire Ramiro Erroibarko alkateak.

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK