Klase honen helburua, eguneroko jardueretan sabelaldeko eta zoru pelbikoko muskulaturaz jabetzen, aktibatzen eta integratzen ikastea da. Horretarako zoru pelbikoan espezializatutako bi fisioterapeutek ariketak gidatuko dituzte.
Klase hauek zoru pelbiko osasuntsua edukitzeko edo arazoak areagotu nahi ez dituzten pertsonentzat pentsatuta daude. Arazo ohikoenak, pixa, haize edo kaka galera, abdominalen diastasia edo organo pelbikoen prolapsoa da.
Emakumeei zuzenduta.
Ohar garrantzitsua: klase hauek ez lirateke gomendagarriak izango bizkarrean, pelbisean eta sabelaldean ebakuntza bat jaso duten pertsonentzat.
Plaza kopurua: 12
Egutegia (astearteak):
- Urtarrila: 14, 21 eta 28
- Otsaila: 4, 11, 18 eta 25
- Martxoa: 11, 18 eta 25
- Apirila: 1, 8, 15 eta 29
- Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
- Ekaina: 3 eta 10
Ordutegia: 17:00etatik 18:00etara
Lekua: Ugarrandia Kiroldegia
Izen- emateak abenduaren 9tik 20ra, 012 zerbitzuaren bitartez:
- Online: https://inscripciones012.navarra.es/GN012/
- Telefonoz: 948 012 012
Izena emateko kuota: 26 € (izena emateko unean txartelarekin kobratuko da. Dagokion kuota osotik deskontatuko da)
Prezioa:
| 1 Tramo Tartea |
2 Tramo Tartea |
3 Tramo Tartea |
4 Tramo Tartea |
5 Tramo Tartea |
6 Tramo Tartea |
7 Tramo Tartea |
NO EMPADR. EZ ERROLDA. |
| PCE/RPC | PCE/RPC | PCE/RPC | PCE/RPC | PCE/RPC | PCE/RPC | PCE/RPC | |
| < 5000€ | 5001-8000€ | 8001-10000€ | 10001-15000€ | 15001-20000€ | 20.001-30.000 € | >30.001 € | |
| 26 € | 48 € | 60 € | 66 € | 73 € | 80 € | 88 € | 136 € |
Irakasleak: Maier Eguren eta Edurne Linzoain. Fisioterapeutak, zoru pelbikoan adituak.
