Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

HIRI KANPALDIAK- Pazko astea

HIRI KANPALDIAK- Pazko astea

Apirilak 2, 3, 4 eta 5

Familia, lana eta norberaren bizitza uztartzeko hiri kanpaldiak. Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzendua.

 

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:30era. Sarrerak 9:00ak baino lehen eta irteerak 13:30etik aurrera.

PLAZA KOPURUA: plaza mugatuak. Gutxienez 8 haur eta, gehienez ere 20 haur.

MATRIKULAK:

Aurre inskripzioak otsailaren 15etik 23ra 948012012 telefonoan.

Aurre-inskripzio kuota 22,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea martxoaren 7tik 8ra  posta elektronikoa bitartez.

Matrikulak: martxoaren 11tik 15era, Udaleko erregistro orokorrean. Izena emateko orria egoitza elektroniko bidez edo Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan-HHB entregatu behar da.

PREZIO PUBLIKOA (4 egun):

Prezioa kalkulatzeko 2022ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, martxoaren 15a arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

> 5.000 5.001-8.000 8.001-10.000 10.001-15.000 15.001-20.000 20.001-30.000 30.001 <
22,00€ 36,50€ 45,50€ 50,00€ 55,00€ 61,00€ 67,00€
  • Erroldatu gabeak – 103,50€

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez.

Argibide gehiago  948 33 07 61 (Berdintasun Zerbitzua) edo berdintasuna.igualdad@huarte.es   helbidean.

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK