Haur-tailerrak aisialdi ludikoko baliabide bat dira, 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako 1. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila bitartean ikasten ari diren haurrentzat. Jolas, tailer, eskulan eta aisialdiko jardueren gunea.
Gaztelaniaz.
Datak: apiriliak 22 eta 24 (2 egun)
Ordutegia: 10:00etatik 12:00tara.
Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 20 haur.
Aurre-inskripzioak martxoaren 24tik 28ra:
- On-line
- Telefonoz, 948 012 012 telefonora deituz.
Aurre-inskripzio kuota: 5,00€ tasaren aurrerapen gisa, hiri tailerrean onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak konfirmatzea apirilaren 1etik 3ra posta elektronikoaren bitartez.
Matrikulak apirilaren 7tik 11ra, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.
Prezio publikoa:
Prezioa kalkulatzeko 2023ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, apirilaren 11 arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 5,00 € | 9,50 € | 12,00 € | 13,00 € | 14,00 € | 15,50 € | 17,00 € |
- Ez erroldatua – 26,50 €
