- MARTXOAK 21: Hitzaldia “Arrazoitutako autoritateari eta mugei buruz, nola aurre egin kasketei”
17:00- 19:00
Plazaldea, 17. gela
Hizlaria: Pili Miqueo.
Izen- emateak: https://forms.gle/mnFRj22BW1xSynhQ7
- APIRILAK 11, 18 eta 25: Tailerra “Sexu hezkuntza familian”
Nola lagun diezaiekegu gure seme-alabei beren sexualitatea garatzen? Nola hitz egin dezakegu sexualitateaz? Noiz hasi eta zer erantzun?
Familiek seme-alabei lagundu nahi diete beren garapenaren alderdi guztietan, baina sexualitatearen arloan zalantzak sortu ohi dira seme-alabei sexu-heziketa egokia eskaintzeko moduari buruz. Tailer hau partekatzeko eta horri buruz hausnartzeko gune bat da. Egunerokoan kokatzen eta kudeatzen lagunduko diguten tresnak eta baliabideak eskainiko dira.
Nerabezaroaren aurreko etapan seme-alabak dituzten familiei zuzendua.
17:00- 19:00
Plazaldea, 17. gela
Irakaslea: Eva Rosino Cortes. sexologoa, gizarte-langilea, genero-ikuspegiarekin. 15 urtetik gorako esperientzia izatea gazteekin eta familiekin esku hartzen.
Izen- emateak martxoaren 11tik 22ra (plaza kopuru mugatua): https://forms.gle/9KmbrJTMZVfpEn8x6
Kontziliazi zerbitzua egongo da.
