Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

ERAKUSKETA “BAKEGINTZA FEMINISTAREN 100 URTE: WILPFen HISTORIA”

ERAKUSKETA “BAKEGINTZA FEMINISTAREN 100 URTE: WILPFen HISTORIA”

Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga

WILPF 1915ean sortu zen, Lehen Mundu Gerran, Hagan (Herbehereak) eginiko biltzar batean. 2015eko apririlean, beste biltzar bat egin zen Hagan bertan mendeurrena ospatzeko. WILPFen helburu nagusiak guztizko armagabetze unibertsala, bake justu eta iraunkorra, eta emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna lortzea dira. Erakusketa honekin bakearen aldeko erakunde zaharrenetako bat ezagutarazi nahi da, batez ere emakumeek osatua, eta oraindik ere bibi-bizirik jarraitzen duena. Bakea fure planetako gune guztietan posible izan dadin saiatzen dira, baina, bereziki, gerra eta gatazka eremuetan egiten dute lan.

“Indarkeria ez delako ekidinezina, aukera bat baizik, guk indarkeria eza aukeratzen dugu bitartekari eta helburu gisa.”

Datak: apirilaren 8tik 30era

Kultur Etxea

Apirilak 8, 18:00etan, erakusketaren irekiera eta bisita gidatua WILPFeko kideekin.

Erakusketa hau WILPF- Espainiako Historia TAldeko lagunek egin dute, eta Nafar Gobernuaren Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak utzita.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK