2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan, proiektu irabazleetako bat ikerketa bat izan zen, Uharteko emakumeen ahotsa jaso eta oroimen bizia ikusarazteko.
Uharten jaio, bizi edo lan egiten duten emakumeei egindako bakarkako eta taldekako elkarrizketetan oinarrituta egin zen ikerketa, eta 2025eko maiatzetik 2026ko apirilera bitartean egin zen. Beraiek kontatutako bizi kontakizunetan oinarritutako kontakizun kolektiboa da; emakumeen ahotsa historikoki eta sozialki isildua eta debaluatua izan denez, honen bitartez bizitza sozialaren konplexutasunetan murgildu gaitezke eta horrela memoria kolektiboa aberastu.
Hori dela eta, dokumentu hau partekatu nahi da webgunean, Uharteko bizilagun guztien eskura egon dadin, eta ezagutza hori bere sustraietara itzul dadin, historia partekatua herri osoari itzuliz.
Uharteko emakumeen historia ezagutzeko interesa baduzu, dokumentua deskarga dezakezu esteka honetan klik eginda: Mujeres en Huarte_ un relato colectivo (2026)