Joan den maiatzaren 19an, ostirala, “Virgen Blanca” ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek “Bidea ireki” izeneko proiektua ezagutzeko aukera izan zuten, Amaia Segurola eta Uxue Loizu kirolariek emandako saio batean.
Proiektu honek eskalada-bide berriak ireki nahi ditu munduko hainbat lekutan, Emakumezkoen Alpinismo Taldearen eskutik. FEDMEko (Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa) Emakume eta Mendi Arloak bultzatutako proiektua. Helburu nagusia da emakume alpinistak ikusaraztea eta erreferente berriak sortzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bidean.
Lehenengo bidaia Jordaniako eta Arabiako basamortuan egin zen, 2022ko azaroan, mailaz igotzeko hainbat bide irekiz. Ikasleekin egindako saioan proiekzio bat egin da proiektuaren irudiekin, eta protagonisten eskutik entzun ahal izan dute esperientzia hori. Gainera, alpinismoaren diziplina ezberdinetan erabiltzen den materiala ezagutzeko eta ukitzeko aukera izan dute.
Jarduera hori Amaia Segurola eta Uxue Loizu proiektuaren arduradunek, Uharteko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Zumedia Apymak sustatu eta koordinatu dute, Virgen Blanca ikastetxe publikoaren laguntzarekin.



