Duela 24 urte Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko nazioarteko Eguna deklaratu zuen eta gaur, beste behin, indarkeria horren egiturazko izaera agerian jartzea beharrezkoa da. Indarkeria fisikoa, psikikoa, ekonomikoa, sexuala, feminizidioa, salerosketa, sexu-esplotazioa, mutilazio genitala, behartuta edo oso gaztetan egindako ezkontzak emakume eta neskek pairatzen duten indarkerien agerpen batzuk besterik ez dira. Giza eskubideen urraketa argia da.
Urtero bezala, azaroaren 25erako, Nafarroako hainbat Toki Erakundek kanpaina bateratu bat bultzatuko dute, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, “Ikusten duzu? Geldi ezazu!” lelopean, sexu-indarkeria ikusarazteko helburuarekin.
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren datuen arabera, Nafarroan 2022an % 25 gehiago izan ziren sexu-askatasunaren aurkako auziak, eta % 94 gehiago sexu-erasoak. Era berean, 16 urtetik beherakoen aurkako sexu-erasoak % 166 igo ziren, aurreko urtearekin alderatuta. Zifra horiek adierazten dute emakumeen aurkako indarkeria, eta zehazki sexu-indarkeria, gure gizarteko arlo guztietan dagoela. Gainera, badakigu eraso asko salatu ere ez direla egiten.
Jokabide matxisten normalizazioak, diskurtso negazionistek, gizon askoren konplizitate edo axolagabekeriak eta feminismoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lortutako aurrerapenen aurkako erresistentziek sexu-indarkeria iraunarazten dute.
Horregatik, beharrezkoa da denon konpromezu aktiboa, matxismoa betikotzen duten jokabide horiek identifikatzeko eta desagerrarazteko, bai norberarenak, bai besterenak.
Kanpaina hau sustatzen duten erakundeak honako hauek dira:
Zizur Nagusiko Udala- Ayuntamiento de Zizur Mayor/ Atarrabiako Udala- Ayuntamiento de Villava/ Altsasuko Udala- Ayuntamiento de Alsasua/ Antsoaingo Udala- Ayuntamiento de Ansoain/ Ayuntamiento de Estella- Lizarra Udala/ Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea – Mancomunidad de Servicios Sociales zona Ultzama/ Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea/ Ayuntamiento de Berriozar- Berriozarko Udala/ Ayuntamiento de Burlada- Burlatako Udala/ Ayuntamiento de Pamplona- Iruñeko Udala/ Ayuntamiento de Tafalla- Tafallako Udala/ Ayuntamiento de Tudela/ Mancomunidad de Servicios Sociales de Base Zona Noain- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Noaingo Zonaldea/ Ayuntamiento de Barañain- Barañaingo Udala/ Ayuntamiento del Valle de Egües- Eguesibarko Udala/ Ayuntamiento de Ablitas/ Ayuntamiento de Ribaforada/ Ayuntamiento Valle de Aranguren- Aranguren Ibarreko Udala/ Ayuntamiento de Corella/ Sakanako Mankomunitatea/ Mancomunidad de Valdizarbe- Izarbeibarko Mankomunitatea/ Ayuntamiento de Orcoyen- Orkoiengo Udala/ Grupo de Acción Local Zona Media/ Asociación TEDER de Tierra Estella/ Baztango Udala/ Uharteko Udala- Ayuntamiento de Huarte/ Arantzako Udala/ Berako Udala/ Etxalarko Udala/ Igantziko Udala/ Lesakako Udala/ Ayuntamiento de Cendea de Olza- Oltza Zendeako Udala/ Ayuntamiento de Belascoáin- Beraskoaingo Udala/ Ayuntamiento de Bidaurreta- Bidaurretako Udala/ Etxauriko Udala – Ayuntamiento de Etxauri/ Ayuntamiento de Valle de Ollo- Ollarango Udala/ Ayuntamiento de Arguedas/ Ayuntamiento de Valtierra/ Ayuntamiento de Cadreita/ Ayuntamiento de Milagro/ Ayuntamiento de Villafranca.
Ilustrazioa eta diseinua: Liebana Goñi Yárnoz
