Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

“Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak” da aurten toki eta lurralde entitateek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean, azaroaren 25a dela eta bultzatutako kanpainaren leloa.

Kanpaina honen helburua da indarkeria mota berrienetako bat eta, aldi berean, ikusezinenetako bat ikusaraztea: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. Interneten eta ingurune digitaletan gertatzen denak ondorio sakon, ukigarri eta mingarriak ditu, eta ezin da alde batera utzi. Indarkeria matxista aldatu egiten da eta garaietara egokitzen da, baina gure aldarrikapenak eta gaitzespenak ukiezinak izaten jarraitzen dute.

Indarkeria honek emakumeen ahotsak isiltzen ditu, bereziki emakume gazteenak, eta esfera publikoan duten parte-hartzea mugatzen du, genero-desberdintasunak indartuz.

Azaroak 25 honetan, gizarte osoa gonbidatzen dugu rol aktiboa har dezan ingurune digital, benetan aske, berdintasunezko eta segurua eraikitzeko. Konpromiso kolektiboaren bidez bakarrik lortu ahal izango dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea.

 

 

Uharten programatutako jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

 

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK