HERRIKO TALDE ETA ELKARTEENDAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA, KULTURA, HEZKUNTZA, BERDINTASUN, EUSKARA ETA GAZTERIA ARLOETAN JARDUERAK ETA PROIEKTUAK ANTOLATZEKO
Dirulaguntza eskaerak egiteko epea: 2023ko MAIATZAREN 10a.
Non aurkeztu eskaera: Uhateko Udaleko ERREGISTRO ELEKTRONIKOAN.
Dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da herriko taldeek kultura, hezkuntza, berdintasuna, euskara eta gazteria arloko jarduerak egiteko proiektuak gara ditzaten, betiere alor zehatz hauekin zerikusia dutenak: dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak; historia, gizarte eta kultura alorreko ondarea hedatzea; bertako kulturaren ezagutza maila hobetzea; berdintasuna, dibertsitatea, gazte jarduerak, gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzen dutenak, bai eta arte, gizarte eta kultura tankerako antzekoak ere.
GARRANTZITSUA! Elkarteak administrazioarekin nahitaez bide elektronikoz komunikatu beharra daukate. Beraz, udalarekin tramitatzen diren eskaera guztiak administrazio elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte.
Fitxa 1: DIRULAGUNTZA ESKAERA ORRIA
Fitxa 2: JARDUERA ETA PROIEKTUEN DESKRIPZIO
Fitxa 3: EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRULAGUNTZA ESKAERARAKO
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jarri harremanetan Kultura Zerbitzuarekin: cultura@huarte.es / 948 33 35 82.





