Aurrekontu parte-hartzaileak proiektuen bozketa-fasera iritsi dira. Lehenik eta behin, jasotako proposamenak eskertu eta ekarpenak egiten jarraitzera animatu nahi ditugu herritarrak.
BOZKETA PROZESUA
Nork
Uharten erroldatuta dauden eta 2008/12/31 arte jaio diren pertsona guztiek eman dezakete botoa, eta partida bakoitzeko proiektu bakarra aukera dezakete.
Bozketak nola, noiz eta non
Online: www.huarte.es web orriaren bitartez, maiatzaren 27tik ekainaren 2ra.
Aurrez aurre: Ekainaren 3tik 9ra, NANarekin edo gidabaimenarekin identifikatuta.
- Astegunetan: 11:00 – 13:00 Kultur Etxeko atezaintzan / 17:00 – 20:00 Ugarrandia kiroldegia
- Larunbatean: 11:00 – 20:00 Ugarrandia kiroldegia
- Igandean: 11:00 – 13:00 Ugarrandia kiroldegia
Ekainaren 10ean, astelehena, 13:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan bozken kontaketa jendaurrean egingo da.
Onartutako proiektuak
Aurkeztutako proposamen guztiak aztertu ondoren, hona hemen bozketa-faserako hautatutako 4 proiektuak.
No hay presupuestos participativos disponibles