Uharteko Udala pertsona, talde edo enpresa baten bila dabil Ugarrandiako udal igerilekuetako taberna-jatetxea eramateko. Oso kokapen onean dagoen taberna da, kiroldegiak berak jarduera handia sortzen baitu, herriaren erdigunetik gertu dago eta, era berean, Aretako poligonotik hurbil. Hori dela eta, Udalak lokala eraman nahi duen enpresa edo partikularren bat bilatzen du, pintxoak, hamaiketakoak, bazkariak, afariak, bokatak… eskainiko dituena, eta aldi berean, eskaintzari bere proposamen propioa gehituko diona.
Lokala alokatzeko prezioa hileko 240€ gehi BEZa da, eta hornidurak %50ean ordaintzen dira esleipendunaren eta Udalaren artean.
Lokal hau eramango duen enpresa edo pertsonak aukeratzeko, Udala lizitazio bat egiten ari da; hau da, lehiaketa moduko bat, non interesdun bakoitzak proposamen bat egiten duen (proposamen ekonomiko, menu eta zerbitzuak adierazten dituena). Proposamen horiek baloratu egingo dira, eta puntu gehien lortu dituenari esleituko zaio kontratua. Lizitazio honi buruzko informazio guztia helbide honetan dago:
https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=240920170752421A5CD9
Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 7a da.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo dokumentuak betetzen laguntzeko, interesdunak Udalarekin harremanetan jar
daitezke, helbide honetan: administrativa1@huarte.es edo telefonoz 948 33 07 61.