Zerbitzuak > Oinarrizko Gizarte Zerbitzua > Informazioa orokorra

Informazioa orokorra

INFORMAZIOA OROKORRA

Kontaktzeko datuak

 

Mankomunitate burua: Iñaki Crespo San Jose.

Jendearentzako arreta ordutegia Uharten: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara.

Zubiri:

  • Helbidea: Orreaga etorbidea 13 (Esteribarko Udaletxea) p.k. 31630 Zubiri (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 43 45
  • Ordutegia: astearte eta asteazkenetan 9:30etik 13:30era. Aldez aurretik zita eskatu behar da.
  • Helbidea: San Juan plaza 1, 3 (Uharteko Udaletxea) p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
  • E-Posta: admon@mssbhuarteyesteribar.org

Helburuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua abian jarri zen Uharten 1988ko urriaren 30ean eta Esteribarren 1991. urteko amaieran. Bi udalerrietako, Uharte eta Esteribar, bizilagun guztiei zuzenduriko lehen mailako arreta zerbitzua da.

Gizarte Zerbitzuen egitekoa norbanakoei, taldeei eta komunitateei laguntza eta asistentzia pertsonala eta zuzena ematea da, gizartean horien integrazioa bultzatzeko.

Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren xedea da gizartearen barruan pertsonaren garapen osoa eta askea bultzatzea, ongizate eta bizi kalitate hobeagoa lortzeko, eta baita ere gizarte-marjinaziora eramaten dituzten arrazoiei aurre-egitea eta ezabatzea.

Lehen mailako arreta da; laguntza behar duen pertsonaren edo pertsonen eta Zerbitzu Publikoaren arteko lehen hartu-emana. Edozein eskaeraren edo beharraren aurrean hurbilen dagoen erantzuna.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren baitan lan egiten duten profesional desberdinak lantaldean garatzen dute haien lana, eta bi udalerrietan lan egiten duten gainerako entitateekin elkarlanean ere.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUTIK EMATEN DIREN ESKU-HARTZE MAILAK:

  • Norbanakoa: Bi udalerrietan bizi diren pertsonen eskaera indibiduala edo familiarrei arreta.
  • Taldekoa: Talde zehatzen eskaerei arreta.
  • Komunitarioa: Lurraldea bere osotasunean hobetzera edota eraldatzera zuzendua, protagonistatzat hartuz bertan bizi den komunitatea.

JARDUKETA-EREMU NAGUSIAK:

  • Haurtzaroa, nerabezaroa eta gazteria.
  • Familia.
  • Hirugarren adiina.
  • Minusbaliotasuna.
  • Bazterketa soziala.
  • Esku-hartze komunitarioa.