Albisteak > Pazko Asteko hiri kanpaldiak

Pazko Asteko hiri kanpaldiak

PAZKO ASTEKO HIRI KANPALDIAK - MUNDUA EZAGUTZEN

DATAK:

APIRILAREN 6, 7, 8 eta 9

ADINA: Haur Hezkuntzako 1. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila artean ikasten ari diren ikasleentzat.

PLAZA KOPURUA: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 30 haur txanda bakoitzean. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

MATRIKULAZIOA:

AURRE- INSKRIPZIOAK: martxoaren 8tik 12ra, 948 012 012 telefonoaren bitartez.

AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 22,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

PLAZAK KONFIRMATZEA: 948 012 012 telefonoaren bitartez, martxoaren 18an.

MATRIKULAK: martxoaren 22tik 26ra. Inskripzio orria posta elektronikoz igorri beharko da ayuntamiento@huarte.es helbidera. Bidaltzeko baliabiderik ez duten pertsonek aldez aurreko hitzordua hitzartu beharko dute udaletxeko erregistroan, 948 33 07 61 telefono-zenbakira deituta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Aita, ama edo tutorearen posta elektronikoa.
  • Izen- emate fitxa (beteta eta sinatuta)
  • IBAN- Kontu zenbakia

Aparteko instantzia batean 2019ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK:

  • Uharten erroldatuak egon.
  • Gurasoetako biak edo guraso bakarreko familietan legezko tutoreak lan egitea.
  • Aurretik ezarritako irizpideak aplikatuta plaza kopurua gaindituko balitz, plazak zozketa bidez emanen dira, familia unitatea kontutan harturik.
  • Plaza libreak geratuko balira, erroldatu gabeei esleituko zaizkie, eta horien artean Uharteko Virgen Blanca ikastetxean eskolatutakoek lehentasuna izanen dute. Izen-emateak plaza kopurua gaindituko balu, zozketa bidez emanen dira, familia unitatea kontutan harturik.

PREZIO PUBLIKOA:

  • 5.000 € bitarteko PCE – 22,00€
  • 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 36,50€
  • 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 45,50€
  • 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 50,00€
  • 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 55,00€
  • 20.001 eurotik gorako PCE – 61,00€
  • Erroldatu gabeak – 94,00€

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuko arloen bitartez.

Argibide gehiago 948 33 07 61 (Uharteko Udala) eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) telefonoetan./portal/seccion.aspx?N=456