Albisteak > Emakumea zientzian

Emakumea zientzian

OTSAILAREN 11. EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN

Otsailaren 11n " Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna zientzian" ospatzen da, emakumeek ikerketa zientifikoan egiten duten ekarpena eta presentzia ikusarazteko eta emakumeek eta neskek esparru horretan duten sarbidea eta partaidetza ekitatiboa sustatzeko.

Gure gizartean oraindik dauden genero-desberdintasunak esparru akademikoan eta zientifikoan ere islatzen dira. Estatistikek erakusten dute mendeetako desberdintasunek nola eragiten duten arlo horretan. UNESCOren arabera, karrera zientifikoak ikasten dituzten emakumeek %28,5 da. Zientziako genero-arrakala oraindik ere errealitate bat da.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) “Emakumeak eta Zientzia” txostenean, eremu horretako desberdintasuna islatzen duten zenbait datu jasotzen dira. Txosten hori aztertuta, eta aurreko edizioetakoarekin alderatuta, ondoriozta daiteke modu kezkagarrian aldatu dela CSICen emakumeen eta gizonen karrera zientifikoaren bilakaerari buruzko "guraize" grafiko ezaguna. Hona hemen ikertzaileei buruzko 2019ko datuak (CSIC):

Gradu bat egiten ari diren 20-24 urteko gazteen %54 emakumeak diren arren, eta master bat egiten ari diren emakumeen ehunekoa ere gizonena baino handiagoa den arren, ikusten da joera hori alderantzikatu egiten dela doktorego-lanetan; gizon gehiagok egiten dituzte goi-mailako ikasketa horiek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasuan, ingeniaritzarekin lotutako karreretan, espezialitate guztietan, emakumeen presentzia gizonena baino askoz txikiagoa da. Horrela islatzen da gradu horietan 2019/2020 ikasturterako matrikulatutako pertsonen datuetan:

 

TITULAZIOA- GRADUA

EMAKUMEAK

GIZONAK

Ingeniaritza informatikoa

68

296

Telekomunikazioen teknologien
ingeniaritza

56

179

Diseinu mekanikoko ingeniaritza

22

76

Industria Ingeniaritza

126

512

Ingeniaritza mekanikoa

54

332

Ingeniaritza elektrikoa

27

163

 

Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkarteak (AMIT) gai horri buruz "No more Matildas" proiektua jarri zuen abian. Proiektu hori, hain zuzen ere, emakume zientifikoen ezabatze historikoa zuzentzeko eta eskola-testuliburuetan sartzeko sortu zen, eta etorkizunean gerta ez dadin, gaur egun aurrerapenari eta ikerketari ekarpenak egiten ari zaizkion beste buru distiratsu batzuekin. Gaur egun ere, eskola-materialetan emakumeen presentzia ia ez da %7,6ra iristen. Esteka honetan labur-labur azaltzen da proiektu hau:

https://www.nomorematildas.com/

Izendatzen dena existitzen da. Honako hauek ezagutzea nahi dugu:

Jane Goodall, Emmy Noether, Barbara McClintock, Lise Meitner, Augusta Ada Byron, Jocelyn Bell, Rosalind Franklin, Marie Salomea Sklodowska (Marie Curie), Wang Zhenyi, Maria Sibylla Merian, Mary Anning, Ada Lovelace, Elizabeth Blackwell, Alice Ball, Cecilia Payne- Gaposchkin, Rita Levi- Montalcini, Hedy Lamarr, Vera Rubin, Françoise Barré- Sinoussi, Valentina Terehkova, Elizabeth Helen Blackburn, Maryam Mirzakhani, Josefina Castellví, Gabriela Morreale, Maria Wonenburger, Sara Borrel, Wangari Muta Maathai, Margarita Salas, Maria Blasco Rosa Menendez, Marta Macho, Paloma Domingo, Alicia Calderon Tazón, Elena Garcia Armada, Emily Levesque, Jennifer Doudna, Cynthia Kenyon, Stormy Chamberlai, Katherine freese, Xiaomei Cong, Katrin Amunts, Nina Tandon, Uxua López...

Horregatik, Berdintasun Zerbitzutik emakume zientifikoak ikusarazi nahi ditugu, eta erreferente izan daitezela neskentzat eta gazteentzat, haietako askok ere hala izan nahiko baitute. Zientziak eta ikerketak pertsonenak izan beharko lukete, ez lukete generorik izan behar. Ezagutza zientifikoa gizonekin lotzea aldatu beharreko estereotipo bat besterik ez da, neskak ere zientzietakoak baitira.