Albisteak > Deskontu bonuak

Deskontu bonuak

Deskontu bonuak

Uharteko Udalak herriko merkataritzari laguntzeko kanpaina abiarazi du. Horretarako, 6.600 deskontu-bonu jaulki ditu herriko dendetan erosketak egiteko.

Horrela, gure merkataritza-ehuna berraktibatzen lagundu nahi dugu, COVID-19k eragindako osasun-krisiarekin hain kaltetua suertatu den honetan. Izan ere, hemen bizi bagara eta hemen kontsumitzen badugu, guztiok jasotzen dugun aberastasuna sortzen dugu, enpleguak eta garapena ziurtatuz eta biztanleria finkatuz.

Pdf Diptikoa |  Pdf Txartela

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

  • Bonu bakoitzak 15 euroko balioa du, baina zuk 10 euro baino ez dituzu ordainduko. 5 euroko aldea Udalak diruz laguntzen du.
  • 15€ edo gehiagoko erosketetan erabil daitezke.
  • 15 euro baino gehiago gastatzen baduzu, bonu bat ematen duzu; +30 gastatzen baduzu, bi bonu; 45 gastatzen baduzu, hiru bonu; eta horrela, hurrenez hurren.
  • Zure bonuak trukatzeko establezimenduen zerrenda kontsulta dezakezu udalaren webgunean: (Zerrenda)
  • Bonuak edozein establezimendutan trukatu ahal izango dira, erosten diren unetik 2021ko otsailaren 28ra arte (2021/02/28ra arte luzatuko da), egun hori barne.

NOLA ETA NON EROS DITZAKEZU?

  • Bonu horiek jasotzeko, 18 urtetik gorakoa izan behar duzu, Uharten erroldatuta egon behar duzu eta ez duzu zorrik izan behar Uharteko Udalarekin diru-bilketa exekutiboaren fasean.
  • Bizikidetza-unitate bakoitzeko bi bonu baino ezin izango dira eskatu. Hala ere, eskaera egiteko lehen epea amaitzen denean aurrekontua geratzen bada, beste aldi bat irekiko da, eta bizikidetza-unitate bakoitzeko hamabi bonu izango dira muga.
  • Lehenik eta behin, 012 telefonora deitu beharko duzu edo zuzenean eman izena udalaren webgunean abenduaren 31tik urtarrila 11a bitartean, (Epea 2021/01/11era arte luzatuko da), zure izen-abizenak eta erroldatuta zauden helbidea emanez.
  • Datu guztiak zuzenak badira, udaleko zerbitzu teknikoek SMS bat bidaliko dizute. Bonuak jasotzeko epea irekitzen denean eros ditzakezu!
  • Udalak bandoaren, webgunearen eta sare sozialen bidez jakinaraziko du noiz jaso ditzakezun bonuak udalak ezarritako tokietan.

Egun horren ondorengo hamabost egunetan jaso ahal izango dituzu bonuak, edo agortu arte. Horretarako, zure NANarekin joan behar duzu.

 

Lege oharra

 (* Obligatorios)