Albisteak > Etxebizitzen alokairu ordenantza

Etxebizitzen alokairu ordenantza

Etxebizitzen alokairu librea arautzen duen ordenantza

Bizilagun agurgarriak:

Uharteko udalak bere jabegoko hainbat etxebizitza eta garajeren alokairua ahalbidetzeko ordenantza osatzen ari da.

Dagoeneko, ordenantza honen zirriborroa osatu du eta hasiera batean onartu aurretik, honen inguruko Uharteko bizilagunen iritzia jaso nahi du.

Etxebizitzen alokairu librea arautzen duen ordenantza.pdf

Zentzu honetan, atxikitutako aurkezpenaren zabalpenaren bidez, ordenantzaren eduki orokorraren inguruko galdeketa publikoa egitea proposatu du. Zabalpen hau, hain zuzen ere, udal webgunearen bidez eta udaleko kontaktu sarearen bidez egingo da eta interesa duten pertsonek, bere iritziak helbide honetara bidali ahalko dituzte jarraian agertzen den esteka horretan, urriaren 27a arte.

Bizilagunen iritzia*