Albisteak > Bandoa - Helduentzako euskarazko bekak

Bandoa - Helduentzako euskarazko bekak

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia

 

Nori Zuzendua:

Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonak.

 

Zer laguntzen da:

  • Euskara ikastea helburu duten ikastaro mota guztiak: estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak.
  • Auto-ikaskuntzakoen eta eskola partikularren kasuan, Udalak eskaeran bideragarritasuna aztertuko du eta aurrekontuko partidaren arabera erabakiko du diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Bi deialditan bakarrik jaso ahalko dute beka maila bereko ikastaro batengatik.

 

Eskabideak aurkeztea:

Irailaren 30a arte, udaleko erregistro orokorrean.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANren zenbakia.
  • Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen dokumentua (2019ko errenta aitorpena), baldin eta aurretik aurkeztu ez badu. Agiri hau aurkeztu ezean, errenta tarte handienari dagokion ehunekoa esleituko zaio.
  • Elbarritasun ziurtagiria, izanez gero.
  • Ikastaroa antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak azaldu behar diren -iraupen datak, maila, ordu kopurua eta ikastaroaren kostua-, bai eta eskatzaileak hartutako eskola orduen  ehunekoa.
  • Matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non matrikularen %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den kontu zenbakia (IBAN).

 

Info +: euskarazerbitzua@uharte.eus / 948 33 10 53

 

DEIALDIA (PDF)