Albisteak > Bandoa - Euskarazko udalekuetarako bekak

Bandoa - Euskarazko udalekuetarako bekak

Euskarazko udalekuetan (D eredua) parte hartzeagatik diru-laguntza deialdia

 

Nori Zuzendua:

Uharten erroldatua egon eta D ereduan ikasten duten LHko edo DBHko ikasleak.

 

Zer laguntzen da:

  • Euskara hutsezko udalekuak, bizilekua den udalerritik kanpoko egonaldiak.
  • 4 egun (3 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiagoko udalekuak, udako oporraldian gauzatutakoak (ekainaren 20tik irailaren 4ra).
  • Haur/gazte bakoitzeko udaleku bakarra.

 

Eskabideak aurkeztea:

Irailaren 30a arte, udaleko erregistro orokorrean.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten NAN zenbakia.
  • Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2019ko errenta aitorpena), baldin eta aurretik aurkeztua ez badu.
  • Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  • Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak edo enpresa antolatzaileak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den kontu zenbakia (IBAN).

 

Info +: euskarazerbitzua@uharte.eus / 948 33 10 53

 

DEIALDIA (PDF)