Albisteak > Erantzunkidetasuna garai hauetan ere kanpaina

Erantzunkidetasuna garai hauetan ere kanpaina

ERANTZUNKIDETASUNA GARAI HAUETAN ERE KANPAINA- CO(N)RESPONSABILIDAD

Hainbat toki entitatek, horien artean Uharteko Udalak, kanpaina abiatu dute erantzunkidetasuna eskatzeko eta indarkeria matxistei "ezetz" esateko.

Aurten, jaiak bertan behera geratu diren arren, emakumeenganako desberdintasun-espazioek bertan jarraitzen dute. Horregatik, kanpaina sustatzen duten toki entitateek arduraz jokatzeko eskatzen dute. Ardurak partekatzen dituzun pertsonak errespetatu, eta parte hartu denbora eta zereginak modu orekatuan banatuz. Aisialdian eta sexuan errespetuz jokatu. Ezezkoak "ezetz" izaten jarraitzen du, eta sexu-harremanetan "bai" bakarrik da “bai”.

 

Kanpainarako kartel bat diseinatu da, “Erantzunkidetasuna garai hauetan ere; zaintzan, hazkuntzan, sexuan, aisialdian” eta musuko more bat eskua duela, erakundeek indarkeria matxistei uko egiten dieten sinboloa.

Ablitas, Berriozar, Burlata, Cintruénigo, Corella, Uharte, Ribaforada, Tafalla, Atarrabia, Zizur Nagusia, Eguesibar eta Aranguren Ibarreko Udalek eta Ultzama, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek eta Noaingo zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak parte hartzen dute.

Musukoak datozen egunetan udal Zerbitzuek  antolatutako ekintzetan banatuko zaie herritarrei.

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak finantzatu du kanpaina.