Albisteak > Kuotak itzultzea Ugarrandia instalazioak COVID-19 dela eta

Kuotak itzultzea Ugarrandia instalazioak COVID-19 dela eta

Kuotak itzultzea instalazioak ixteagatik eta jarduerak eteteagatik COVID-19 dela eta

Alkatetzaren ebazpen bidez (2020/04/01ekoa) erabateko konfinamendu-fasean iragarri zen bezala, Udal Kirol Zerbitzuak eten egin zuen kuotak udal kirol-instalazioetako abonatuei kobratzea, bai eta kontratatutako abonu edo zerbitzuen kuotak ere, zerbitzu eta/edo instalazio horiek berrezarri arte.

Era berean, kobratu ziren eta osorik eman ez ziren zerbitzuei zegozkien kuotak itzultzea erabaki zen ebazpenean.

2020ko ekainaren 18 an, Udalaren Kirol Zerbitzuak honako kuota hauek itzuli ditu.

 

  • Martxoan instalazioa itxi zen egunei dagozkien abonatuaren "hileko kuota" eta "Fitnes Ugarrandia Bonua" (kontratatuta dutenek) itzultzea (%ko 58a).
  • "Spa Sport Bonua", "Izotz Haurrentzako Bonua" eta "Osasun Kardioko Bonua" kontratatutako zerbitzuen kuota itzultzea, martxoan instalazioa itxi zen egunei dagozkienak (%ko 58a).
  • Zerbitzuaren etenaldiari dagozkion bigarren lauhilekoko edo igeriketako bigarren txandako kirol-jardueren kuotak itzultzea. (%ko 62a).