Albisteak > Udako Hiri Kanpaldiak

Udako Hiri Kanpaldiak

 

UDAKO HIRI KANPALDIEN ESKAINTZA

DATAK:

  1. Uztailaren 6tik 17ra (10 egun).
  2. Uztailaren 20tik 31ra (10 egun).
  3. Abuztuaren 3tik 14ra (10 egun).
  4. Abuztuaren 17tik 28ra (10 egun).

ADINA: Haur Hezkuntzako 1. Maila – Lehen Hezkuntzako 6. Maila egin duten ikasleentzat

PLAZA KOPURUA: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 30 haur txanda bakoitzean.

MATRIKULAZIOA:

MATRIKULAK:  ekainaren 17tik 24ra. Inskripzio orria udalaren webgunean dago eta posta elektronikoz igorri beharko da ayuntamiento@huarte.es helbidera. Bidaltzeko baliabiderik ez duten pertsonek aldez aurreko hitzordua hitzartu beharko dute udaletxeko erregistroan, 948 33 07 61 telefono-zenbakira deituta.

  • AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
    • Aita, ama edo tutorearen posta elektronikoa.
    • Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
    • IBAN - Kontu zenbakia.
    • Aparteko instantzia batean, 2019ko errenta aitorpena (uztailaren 3ra arte luzatuko da aurkezteko epea). Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
  • HAUTATZEKO IRIZPIDEAK:
    • Uharten erroldatuak egon.
    • Gurasoetako biak edo guraso bakarreko familietan legezko tutoreak lan egitea.
    • Aurretik ezarritako irizpideak aplikatuta plaza kopurua gaindituko balitz, plazak zozketa bidez emanen dira, familia unitatea kontutan harturik.
    • Plaza libreak geratuko balira, erroldatu gabeei esleituko zaizkie, eta horien artean Uharteko Virgen Blanca ikastetxean eskolatutakoek lehentasuna izanen dute. Izen-emateak plaza kopurua gaindituko balu, zozketa bidez emanen dira, familia unitatea kontutan harturik.
  • PLAZA BERRESTEA:

Plazak uztailaren 1a baino lehen baieztatuko dira, familiei posta elektronikoa bidaliz. Mezu horretan, kanpaldian aplikatu beharreko higiene-neurriei buruzko informazio zehatza bidaliko da.

ORDUTEGIA:

  • 8:00-09:30 – sarrera eta gela barruko jarduera.
  • 09:30-11:00 – 1. jarduera kanpoko espazio batean, boluntarioen laguntzarekin edo arlo bakoitzak antolatutako ezohiko jarduerekin.
  • 11:00-11:30 – Hamaiketakoa.
  • 11:30-13:00 – 2. jarduera kanpoko espazio batean, boluntarioen laguntzarekin edo arlo bakoitzak antolatutako ezohiko jarduerekin.
  • 13:00-14:00 – gela barruko jarduera eta agurra.

 

- Matrikularako fitxa

- Osasun eta segurtasun neurriak

Kanpaldia Uharteko Virgen Blanca Ikastetxean egingo da, neurri higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzeko.

PREZIO PUBLIKOA:

 

Errenta tartea

10 egun

< 5.000

55,00 €

5.001-8.000

91,00 €

8.001-10.000

114,00 €

10.001-15.000

125,00 €

15.001-20.000

138,00 €

> 20.001

152,00 €

Erroldatu gabeak

235,00 €