Albisteak > Aurreinskripzioa - Haur Eskolak

Aurreinskripzioa - Haur Eskolak

Zabalik dago Uharteko Haur Eskolan 2020-2021 ikasturterako aurrez izena emateko epea

Maiatzaren 25etik ekainaren 5era, aurrez hitzordua eskatuta 948-331925 telefonoan


Dokumentazioa Ugarrandiako Haur Eskolan (Ugarrandia etorb., 10 behea) jaso eta entregatu beharko da, 8:30etik 16:00etara, aurrez hitzordua eskatuta 948 331925 telefonoan.

Boligrafo propioa eramatea eskatzen da, eta eskolan segurtasun-jarraibide egokiak emango dira.

Nahi duten familiek, aldez aurretik hitzordua eskatu ondoren, PDF formatuan bidali ahal izango dute dokumentazioa ayuntamiento@huarte.es helbidera. Dokumentazioa jasotakoan, berrespen-mezu bat bidaliko zaie, espediente-zenbakiarekin.

Informazio orokorra eta aurkeztu beharreko dokumentazioa (deialdiaren oinarriak) eta eskabide-orria Ugarrandia Haur Eskolan (Ugarrandia etorb., 10 behea) eskura daitezke, maiatzaren 25etik ekainaren 5era (8:30etik 14:00etara) eta/edo esteka hauetatik jaitsi:

Zalantzarik izanez gero, helbide elektroniko honetara idatzita kontsulta daiteke: eihuartehe@hotmail.com