Albisteak > 2020ko euskarazko udalekuen eskaintza

2020ko euskarazko udalekuen eskaintza

2020ko euskarazko udalekuen eskaintza

Kaixo Familiak, iragan urteetan bezala hementxe duzue  D ereduko ikasleentzako udalekuen eskaintza.

COVID-19 birusak sortutako ziurgabetasun egoerak kolokan jar ditzake heldu den udan egitekoak diren udalekuak. Baina momentuz, enpresetako arduradunek adierazi digutenez, udalekuak egiteko asmoak bere horretan dirau, eta uda hurbildu ahala hartuko dituzte dagozkien erabakiak, orduko egoeraren arabera.

Bitartean, izen-emate prozesuak bere horretan jarraitzen du. Udaleku askok izen-emate epea ireki dute, eta beste batzuek laster eginen dute, esku-orrian adierazi bezala.

..