Albisteak > Haur Eskola - Gaurko proposamena

Haur Eskola - Gaurko proposamena

Egunon familiak,

Gaurko eta astebururako 2 errezeta ekartzen dizkizuegu zuen etxeko altxorrekin egiteko ... Alde batetik, bizkotxo errezeta bat oso erraza beraiekin egiteko, eta beste aldetik, platilina errezeta bat. Ere oso erraza eta gero berarekin jolastu dezakezuena.

Asteburu ona pasa.

 

2020/03/26

Egunon familiak,

Gaurko proposamena arriskatua da baino aldi berean oso aberatsa ... UR TAILERRA!! proposamen honerarako ez dituzue behar materiak konplikatuak:ontzi handiak ura eta xaboiarekin (nahi izanez gero), animaliren bat edo uretako materialak ... eta hori bai oihal ugari lurrean jartzeko.

Ea animatzen zareten... bihar arte!!

 

 

2020/03/25

Familiak,

Gaurko egunarentzat proposamen bat eskeintzen dizuegu familia osoarentzat: MOZORROAK!! Honetarako bakarrik behar duzue arroparen bat, osagarriak, margoak eta... imaginazio asko!!

Oso ondo pasatu!

Ondo izan.

 

 

2020/03/23

Egunon familiak,

Astelehen honetarako proposamen desberdinak proposatzen dizkizuegu etxeko txikientzako eta handientzako.

Alde batetik, pdf bat atxikitu dizuegu non aurkitu dezakezue proposamen desberdinak etxeko txikientzat.

Eta beste aldetik, atxikitzen dizuegu argazki bat etxeko handiekin pasta papera egiteko. Oso erraza da eta seguro asko gustatuko zaiela. Forma esberdinak eman ahal diozue eta gero margotu ...

Estekak:

Paper-orea fabrikatzea

Txikienekin etxean egiteko jarduerak

 

 

2020/03/20

Familiak,

Zer moduz zaudete?? Gaur ostirala dela, proposatzen dizuegu proposamen bat adin guztietarako balio duena... sopa tailerra!!

Egia esanda, asko gustoko dute eta oso erraza da prestatzea. Bakarrik behar duzue soparen bolatxoak, egurrezko eta metalezko materialak (sukaldeko tresnak, katiluak tamainu desberdinekoak, animaliak jostailukoak ...). Atxikitzen dizuegu argazki bat adibide gisa (sakatu handitzeko).

Eta bukatzen duzuenean ... prest egon erratza zenbaitetan pasatzeko ...

Asteburu ona!!