Albisteak > Erosketak egiteko zerbitzua

Erosketak egiteko zerbitzua

ADINEKOENTZAKO ETA/EDO KALTEBERENTZAKO EROSKETAK EGITEKO ZERBITZUA

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, Udalak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Osasun Zentroak Etxez Etxeko Laguntza Sarea sortu dugu, adinekoentzako eta/edo kalteberentzako erosketa-zerbitzua eskaintzeko.

Uharteko merkatarien laguntza dugu ordainketak merkatarien eta erosketa behar duen pertsonaren artean zuzenean egin daitezen, telefono bidez eta banku-txartelaren bidez, boluntarioari dirurik edo txartelik eman beharrik gabe.

Eraiki kolektiboaren eta Munduko Argiaren inplikazioari esker, boluntarioen sare zabala lortu dugu, zure eskaera hartu eta erosketak eramateaz soilik arduratuko dena.

Laguntza behar baduzu edo laguntza behar duen norbait ezagutzen baduzu, deitu telefono zenbaki honetara: 948333223 (lan egunetan eta bulego orduetan).

Sakatu argazkia informazioa zabaltzeko