Albisteak > Azaroaren 25a

Azaroaren 25a

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Berdintasun arlotik programazio zabala antolatu dugu azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, kanpainaren inguruan:

  • Azaroaren 15etik 29ra ikusga izanen dugu Manuel Martorellen "Pepita y Elisa Uriz Pi" erakusketa.
  • Azaroaren 15ean 19:00etan erakusketaren aurkezpena eginen du egilea bera.
  • Azaroaren 24a, igandea, Andre Mari emakume taldearekin, 12:00etan Mokarte parkean, indarkeria matxistaren ondorioz eraildako biktimei oroimen ekitaldia izanen da.
  • Azaroaren 25ean 12:00etan San Juan plazan, elkarretaratze bat eginen da emakumeenganako indarkeri era guztiak arbuiatzeko. Egun horretan bertan, dei egiten ditugu herritarrak Iruñeko Gaztelu plazatik 20:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
  • Azaroaren 26 eta 27an herri liburutegian, 5 urtetik gorako haurrentzako ipuin-kontalaria egonen da.
  • Bukatzeko, azaroaren 29an, 19:30ean Kultur Etxean "Perdiendo el juicio" antzezlana izanen dugu ikusgai.