Zerbitzuak > Gazteria-Ugazte > Info. Orokorra

Info. Orokorra

GAZTERIA

Uharteko udalak, 1998tik, gazteekin eskuhartze programa aurrera eraman du.  Gazteria arlotik kudeatzen da, Uharteko Gazte Lokalaren bitartez.

UGAZTE-UHARTEKO GAZTE LOKALA

Gazteen lekua da. Udalak kudeaturik, gazte jendearen beharrei erantzun nahi die; horrekin batera, gazteen garapen pertsonala bultzatzea eta gazteek herriko bizitzan parte hartu eta eragin dezaten lortzea, bai eta gazteen arteko elkartegintza sustatzea ere.

Nagusiki, 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago, eta adin, jatorri, kultura, sinesmen eta ideologia desberdineko jendea elkartzen gara; horregatik, ikusiko duzu denetariko jarduerak antolatzen ditugula, Uharteko gazteriak proposatutakoak.

  • Hileroko txangoak: eskiatzera, Port aventura, Donostia, Nafarroa Oinez, etab.
  • Ikastaroak eta tailerrak: antzerkia, batukada, Aisia eta Denbora Libreko monitorea, dantzak, edo beste batzuk.
  • Txapelketak, gazte arteari buruzko ekitaldiak, graffitia, kontzertuak, sormen aisia lantzeko tailerrak, e.a.
  • Udako kanpamentuak eta europar proiektuak eta boluntariotza, Uharteko elkarteekin eta gazte taldeekin elkarlanean.

Arlotik ere gazteriarengana bideratutako beste programa batzuk garatzen dira:

  • Prebentzio programak: sexualitatea, kontsumo arduratsua, jaibusa, indarkeriari aurrea hartzea, e.a.
  • “Ikasgiro” eskola laguntza programa: gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Gazte Psikoaholkularitza (orientazio profesionala, anonimoa, konfidentziala eta doakoa).
  • Enpleguari eta aktibatzeari begira urtean zehar orientazioa eta formazio praktikoa ere ematen dugu: ostalaritza, merkataritza, biltegi laguntza jarduerak, Pasarelas programa…

Horrez gainera, lokala Gazteen Informazio Bulegoa ere bada eta 4 ordenagailuz osaturiko zibergela bat aurkituko duzu zure eskura.

Aldi berean, herriko koadrilen topalekua da, jokoak daude, bai eta mailegutzan uzten den material hezigarria ere.

Gelak uzteko zerbitzua ere izanen duzu eskura, zuk nahi dituzun jarduerak garatzeko (entseguak, bilerak, e.a.).

Eta, azkenik, nahi baduzu, herriko gazte elkarteek eta taldeek egiten dituzten jardueretara hurbilduko zaitugu. Hona hemen taldeak: EKHI, PIZTU, Batucada TAKARIKA TUN eta MUNDUKO ARGIA gazte elkarteak; ELEKTROPIKALA ELEKTROTXARANGA, LUBAKI eta SIN ETIQUETA musika taldeak, ala CANTAMAĂ‘ANAS arte taldea…

Uharteko kultur eta gazte elkarteei buruzko argibideak: http://www.huarte.es/eu/lugar-y-gente/organizaciones-y-asociaciones/culturales/

INTERESATZEN BAZAIZU, BADAKIZU, ZATOZ!!!

 

Gainera, Uhartekoa bazara edo eskatzen badiguzu, hilero agenda iritsiko zaizu etxeko postontzira, Uharteko gazte eta kultur jarduera guztien berri emateko.

Bestela, sare sozialetan ere harrapatuko gaituzu, eta egiten dugun guztia ikusiko duzu.

ARAUDIA Ugazte-Uharteko Gazte Lokala