Albisteak > Hiri-lurren zergak

Hiri-lurren zergak

HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGAREN KOEFIZIENTE ETA KARGA-TASAK (2018 ETA 2019). HASIERAKO ONESPENA

67. ALDIZKARIA – 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefiziente eta karga-tasak (2018 eta 2019). Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018. eta 2019. urteetarako koefiziente eta karga-tasak, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan aplikatzekoak. 283/2018 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork horrelakorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.