Turismoa > Donejakue bidea

Donejakue bidea

Donejakue Bidea

camino_santiagpNafarroak garrantzi handia du Donejakue biderako, Nafarroan elkartzen baitira Frantziako bidea esaten zaion ibilbidetik datozen lau bideak; haietariko hiruk Nafarroa Behereko Izura herrian egiten dute bat, eta gero, Garesen Somportetik datorren bidearekin elkartzen da. Azken bide hori Leire, Zangoza, Eunate eta Obanos aldeko lurretan barna doa.

Oihana mendiaren begiradapean iristen dira erromesak Uharteko bazterretara, baina egun ez dago garai batean kasko gainean zegoen gotorlekua. Hasieratik beretik, bideak Uharteko ipar-mendebala zeharkatzen du; zehazki, Orreagan barrena Bordele (Frantzia) Astorgarekin lotzen zuen erromatar galtzadan zehar. Horixe da Frantziako bidea esaten zaionaren lehenengo jatorria..

Bidearen une gorena bat dator Uhartek Iruñerrian eginkizun garrantzitsua izan zuen garaiarekin; lehendabizi, Iruñeko Erresumaren barnean, eta geroago, Nafarroako Erresumaren baitan. Garai hartan, beraz, Uharte gure Erresuma Zahar honetako toki oso nabarmena izan zen, kokapen estrategiko berezian baitzegoen; hau da, Oihana mendi gailurretik zaindu egiten zituen Bortuz haraindiko lurretatik zetozen bideak, guztiak haren begiradapean baitzeuden; eta huraxe zen Europara joateko zegoen lotura nagusia, hau da, Orreagan eta Ibañetan barrena.

Alde horretatik, Uharte behin eta berriz ageri da Erdi Aroko agirietan; horregatik, ez zaigu oso ulergarri egiten egun gure herria Donejakue bidetik baztertu samarra egotea. Izan ere, iraganeko denboretan, eta Bideak goia jo zuenean, erromes guztiek Uharteko gotorlekuaren babesa aurkitzen zuten hemendik igarotzerakoan.

Bidebitartean izeneko alderdira iristen zenean, bidea banatzen zen. Adar bat Arreko Trinitaterantz zihoan (erromes gehienek huraxe hautatzen zuten) eta bestea Uharteraino bertaraino, gure herriko gunerik zaharrena gurutzatuta (Ugalaldea), Done Eztebe monasterioaren eta Ateako errotaren ondoan. Erromesak atseden hartzeko azken tarte hori hartuz gero (hortik heldu da herrian dagoen Erromesen Aterpetxearen leloa: “Uharte, Bideko pausalekua”), bazuen Arrera itzultzeko aukera, Donejakue bidearen ohiko tartean aurrera jarraitzeko; hau da, Arreko Trinitatea deritzon bidean barrena. Gaur egun, bideak eta bidexka berri bat moldatu dira egungo erromesendako, seinale bidez egokiro markatua. Beraz, erromesek badute Uharteraino barreneraino sartu eta atseden hartzeko aukera; behin indarberriturik, Arreko Trinitatera eramanen dituen