Turismoa > Folklorea, festak, erromeriak

Folklorea, festak, erromeriak

FOLKLORE, FESTAK, ERROMERIAK

Uharteko bizilagunen kultur arduren artean, tradizio kulturalak eta jaiak egon dira beti; hitz batean esateko, herri bat komunitate bizi eta bateratua egiten duen identitate zeinu propioen bilatzea eta mantentzea, beretaz arro sentitzeko.

Ardura hori ez da nolanahikoa izan eta, zailtasunak zailtasun, beti izan dira taldeak gure arbasoek utzitakoa bizirik mantentzeko prest. Gaur egun existitzen diren taldeen artean aipatzekoak dira: Ortzondo dantza taldea, gaiteroen taldea, Ardanbera fanfarrea, txistularien taldea, erraldoi eta kilikien konpartsa edo txalaparta tailerra, ahaztuta utzi gabe zanpanzarra. Talde horietako askok kanpotik ibili dira, urrutiko lurraldeetan barna, haien errepertyorioa zabaltzen eta jende eta herri oso ezberdinen aintzatespena jaso emanaldietan.

Aipamen berezia merezi du Berdintasuna Kultur Elkarteak, duela 25 urte baino gehiago sortu zena. Elkarte honek euskal kultura, bere adierazpen ezberdinetan, biziberritzea eta bultzatzea du helburu. Biziberritu zuten, beste hainbeste jardueren artean, Olentzeroa, inauteriak… Herriko ondare historikoaren berreskurapenean eginiko lanagatik izan dadin Berdintasuna Elkarteak beste kultur taldeetarako eredu.

 

INAUTERIAK

Adineko herritarren ekarpenak eta gure iraganari buruz eginiko ikerkata lanak, inauterien festa-muina berreskuratzeko balio izan du. Uharteko historiako zenbait pertsonaia zahar ezagutzea eta berreskuratzea lortu da, hala nola:

  • TIPULON: Tamaina handiko pertsonaia, landare-motiboz, hostoz eta tipula-txirikordez estalia. Boterea irudikatzen du.
  • TXATXOAK: Tipulon zaintzeko ardura dute.
  • MINERVAK: Emakumezkoak protagonista ziren antzinako erlijio-jaietan dute jatorria. Inauterietan parte hartzeko berreskuratu ziren, ur-elementu bezala. Doluz jantzitako emakumeak dira eta urez beteriko baldek eta eskuilak daramatzate mozorrotu gabe dauden pertsonak zirikatzeko.
  • KEMAKULOAK: San Joan gaueko ohituretatik berreskuratutako pertsonaiak, aspaldian mutilak zintzilikatuta zeramatzaten tipula-txirikordei sua emaz jolasten baizuten. Su-elementu bezala berrresluratua, metalezko kuboak eramaten dituzte, eta barruan lasto hezea erretzen dute, arriskurik gabe ke izugarria sortuz.

Pertsonaia guzti horiei, kultur talde ezberdinen parte-hartze gogotsuari eta herritaren eskuzabaltasunari esker, inauteriak festa bihurtu dute, kalea eszenatoki bihurtuz ongi pasatzeko.

 

UHARTEKO ANAITASUNAREN JAIA

Irailean, hirugarren astelehenaren aurreko larunbatean zehazki, Anaitasunaren Jaiak ospatzen dira. Zazpi eguneko iraupena dute (larunbatetik hurrengo asteko igandera, osteguna eta ostirala ezik) eta antolatzen diren ekitaldien arteam aipatzekoak dira suziria, ohiko Salbea Andra Mari Zuria abesbatzarekin eta udalbatzarekin, Prozesioa eta saiheski-jate herrikoia. Azken honetan udalak, ohiturari jarraikiz, ogia, xirmendua eta ardoa banatzen du eta herri osoa El Ferial plazan elkartzen da bazkaltzeko, txaranga doinuz alaiturik.

Aipatzekoa da, baita ere, “Done Eztebeko jeitsiera”: gaiteroan doinuak dantzatuj Done Eztebe auzotik San Joan plazaraino egiten den ibilbidea. Herri kirola, kalderete-jatea, herriko dantzak, bigantxak, pilota partidak, mozorro dantzaldia, erraldoien bilketa, e.a. osatzen dute egitaraua.

 

 

HERRIKO JAIAK

CARTEL-FIESTAS2004Edozein herrian bezala, herriko jaiak izaten dira herri osoaren dibertimendu eta parte-hartze unerik gorena. Irailaren hirugarren astelehenaren inguruan ospatzen dira eta Andra Mari Zuriari eskainita daude.

Uharten aldian-aldian egiten ziren ganadu ferien ohitura zaharra biltzen du, merkataritza-gunea baitzen eta Iruñerrian fama handikoa. Bertan elkartzen ziren inguruetako azienda tratanteak eta erosleak.

Irailaren hirugarren astelehenaren aurreko larunbatean hasten dira, suziria edo txupinazoa piztuaz eta hurrengo bederatzi egunetan eta gauetan Uharte jai-giroan murgiltzen da, herriko kaleak eta plazak musikaz eta alaitasunaz blai eginez. Ospakizun nagusia Andra Mari Zuriaren prozesioa da, udalbatzaren parte-hartzearekin eta astelehen eguerdiko sahieski-jatea herri osoa biltzen du sute eta xirmenduen inguruan.

Estimatuak diren jaietan ezin du ezer falta eta Uharten ez da gutxiago gertatuko: bigantxetatik herriko kultur taldeen ekitaldietara, egung musika emanaldietatik pasatuaz, dena baliagarria da ospatzeko helburua ongi pasatzea bada. Zintzoak bagara esan dezakegu Uharteko jaiak guzti hori betetzen dutela eta inor ez da geratzen parte hartu gabe, berdin txikiak nola adinekoak, denak dute dibertimendurako leku bat. Eta ez ditugu ahaztu behar gurekin jaietaz gozatzera kanpotik etortzen diren lagunak.

 

OLENTZEROA ETA ERREGEAK

Gabonetan sekula ez dute hutsegiten Olentzeroa ez eta Errege Magoak ere, Uharteko kultur taldeek antolatutako kabalkadetan.

 

SAN JOAN EBANJELARIA

Abenduaren 27a da Hiribilduaren Zaindariaren eguna (San Joan Ebanjelaria) eta ospakizunen artean meza nagusia, adinekoentzako bazkaria eta gazteentzako gau-pasa burutzen dira.

 

UHARTEKO EGUNA – EUSKARAREN EGUNA

Ekainaren azken igandean ospatzen da Uharteko Eguna – Euskararen Eguna. Egun honetan Uharteko kultur taldeen kalejira, musika, herrialdeko dantzak, haurrentzako jolasak, herri-bazkaria, eskulangileen erakusketa, herri kirola, erakusketak… ikus ditzakegu.