Hezkuntza arlokoak

HUARTE BHIKO GURASO ELKARTEA (HEZKUNTZA)

HUARTE BHIko Guraso Elkartearen helburua da institutuari laguntza eta elkarlana ematea, kirol eta eskola ordutik kanpoko jarduerak bultzatzea eta gurasoen parte hartzea sustatzea.

 

KIMUA GURASO ELKARTEA (HEZKUNTZA)

Haur Hezkuntzako 0-3 urteetako zikloko udalaren haur eskoletako guraso elkartea, bai euskarazko nola gaztelaniazko lerroak.

 

URBI GURASO ELKARTEA (HEZKUNTZA)

Uharteko Andra Mari Zuria Ikastetxeko A ereduko (gaztelania euskarazko ikasgaiarekin) eta G ereduko (gaztelania hutsez) guraso elkartea gara. Kuota ordaintzen dugun familia guztiak osatzen dugu elkartea eta hemendik, 12 aita eta ama inguruko talde batek osatzen du zuzendaritza taldea.

Junta, gutxi gorabehera, hilabetean behin elkartzen da ikasturtean zehar eta hilabeteko lehenengo astearteetan izan ohi da. Hemendik antolatzen ditugu gurasoentzako ikastaroak, txangoak…

 

TXUBINDO NATUR GELA (INGURUMENA)

Oraindik lan asko geratzen delako…txubindo

HEZIKETA-PROIEKTU BAT

 

ZER DA TXUBINDO NATUR GELA?

Aisialdiko begirale talde batek osatzen dugu Txubindo Natur Gela. Ingurumen-hezkuntzako jarduerak antolatzen ditugu Uharten, batez ere 5-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak, nahiz eta beste adin tarteetarako ere jarduerak antolatu. Gure lana erabat altruista da.

Ingurumen-hezkuntza ez-formalaren arloan lan egiten dugu, hau da, ingurumeneko ezagutzen, jarreren eta balioen transmisioan. Eta horrek berekin dakar: ingurune naturalarekiko eta sozialarekiko jarrera baikorrak hartzea; aniztasun biologikoaren eta kulturalaren zaintza eta errespetua; eta belaunaldi barneko eta arteko elkartasuna sustatzea.

JOLASTEGI LUDOTEKA
Uharteko Jolastegiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako aisialdirako beste aukera bat bezala hasi zuen bere jarduera 2008ko azaroan. Jolasean oinarritu du bere lana, norbanakoaren eta taldearen garapena errazteko.

Lehiakortasuna alde batera uzten duen gunea da, parte-hartzailea eta elkarren arteko begirunean oinarritzen dena. Bertan baloreen heziketan lagunduko zaie (begirunea, kooperatibismoa, autoestimua, berdintasuna, askatasuna…) umeak beraien prozesuaren protagonista izateko eta geroz eta autonomoagoak beraien aisialdian.

Jarduera gehienak izaera askekoak dira, beti ere funtzionamendu orokorrerako oinarrizko arauak mantenduz (garbitasuna, ordena, begirunea…).

Uharteko eskola zaharretako espazio anitzetan kokatuta dago eta ateak zabaltzen ditu astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.

IBAIAREN EGUNA

 

IBAI-ERTZEN GARBIKETA

Ibaia guztion ardurakoa da. Gaur egun gauzak ikusteko dugun moduagatik, ibaiari buruz dugun ikuspuntua oso hiritartua dago eta ibai-ertzak garbiak edo zikinak daudela hitz egiten dugunean ikusten ditugun sasiak eta laharrak ibai-ertza “zikintzen” dutela esaten dugu eta dena “erabat” garbitzeko joera izaten dugu, bere ibilgura iristea errazago jarriaz.

Ibaia bizia da, eta aniztasuna izan beharko luke. Bere ur-bazterretan soberan dauden gauzak haizeak eta euriak ibilguraino eramaten dituen giza hondakinak dira, eta horixe da garbitu behar duguna. Ideia hori transmititzen saiatzen gara Ibaiaren Eguna jardunaldia antolatzerakoan, txikienak eta gurera hurbiltzen diren guztiak jolas eta dinamiken bidez suspertuz.

 

TXIRRISTA BEBETEKA (HAURTZAROA)

Txirrista elkartea Uharteko 0-5 urte bitarteko haurren gurasoek osatzen dute. Modu boluntario batean, Bebeteka eremuaren dinamizazioaz eta antolaketaz arduratzen dira. Bebeteka Uharteko eskola zaharretako areto anitzetan kokatuta dago. Hala nahi duten pertsona guztiek elkartean parte har dezakete, horretarako harremanetan jarri behar dira telefono edo posta elektroniko bitartez.

Bebeteca Uharten erroldatuak edota eskolatuak dauden 0-5 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua, eta haurrak beti beraz arduratuko den pertsona heldu batekin joan beharko du.

 

ZUMEDIA GURASO ELKARTEA (HEZKUNTZA)

Uharteko Ikastetxe Publikoko guraso talde bat gara. Gure desioa da euskara bizimodua izatea, ez soilik eskola esparruan, baizik eta eguneroko bestelako jardueretan. Irakasleriarekin batera, gure seme-alaben hezkuntzan elkargune bat bilatzen dugu eta modu horretan kalitatezko Euskal Eskola Publikoa lortu.