Kirol arlokoak

UHARTE ESKUBALOI TALDEA

Uharte Eskubaloi Taldeak Oinarrizko Kirolaren formazio eta sustapenaren alde lan egiten du. Antolatzen ditu, baita ere, eskubaloiko jarduerak eta txapelketak, probintzi mailan zein estatu mailan.

 

UHARTEKO TXIRRINDULARI TALDEA

Uharte Txirrindulari Taldearen helburua da txirrindularitza maite dutenak elkartzea; horretarako igandero irteerak antolatzen ditugu, giro ederrean eta maila lorgarrian.

 

SASKIBALOI KIROL-KLUBA

Uharte saskibaloi taldeak saskibaloia bultzatzeko sortu zen eta probintzia arloko jardueretan eta txapelketetan parte hartzen du.

 

ITAROA HUARTE KIROL-KLUBA

Itaroa Huarte Kirol-kluba Uharteko futbol kluba da eta bertan biltzen dira futbolera jolastea gogoko duten 6 urteetatik gorako haurrek zein 3. mailan eta Erregionalean jokatzen duten pertsona helduek. Klubaren helburua da Uharteko eta inguruetako haur guztiek gogokoen duten kirola praktikatzeko aukera izatea giro osasuntsu batean eta kiroltasunean, baina aldi berean lehiakorrak izan.

 

UHARTE PELOTAZALE KLUBA – ERRAMINTA ATALA

Uharteko pilota klubaren barruan Erreminta atala dago. Atal hontan Erremintaren modalitate ezberdinetan diharduten gara. Bai paleta goma, larruzko paleta, pala motzean eta azken bolada honetan sartu berriak garen trinketeko larruzko paletan eta paleta argentinarrean. Adin anitzeko taldea osatzen dugu eta gure helburua, alde batetik lehen erran ditudan euskal pilotaren modalitate hauek ez galtzea eta bertze aldetik kirola egitea da.

 

HUARTE PELOTAZALE KLUBA

Huarte Pelotazale kluba eskupilota kirol bezala sustatzen duen irabazteko asmorik gabeko kluba da. Gaur egun biltzen ditugu 6 eta 30 urteko gaztetxoak eta, kirol hau praktikatzeaz gain, diziplina, laguntasuna, kiroltasuna… bezalako baloreak transmititzen dizkiegu.

Txapelketa askotan parte hartzen dugu: Kirol Jolasak, Nafarroako Txapelketa, Berria, Euskal Liga, Espainiako Txapelketa, Herriartekoa, e.a.Urtero Uharteko 4 ½ko txapelketa antolatzen dugu, afizionatu mailan entzutetsuenetakoa den txapelketa.

  • Harremanetarako: Francisco Caballero / Imanol Garralda.
  • Telefonoa: 606 008 804 / 608 713 750
  • E-Posta: pelotahuarte@hotmail.com

 

UHARTE ERRITMIKO KLUBA

Uharte Erritmiko Klubak gimnastika erritmikoa praktikatzen duten haur eta gazteez osatua dago. Gure lanak Gabonetan eta ikasturte bukaeran egiten ditugun emanaldietan erakutsiz gain, maila ezberdinetako txapelketak burutzen ditugu Nafarroako Kirol Jolasetan. Parte hartu dugu, baita ere, estatu mailako torneo eta txapelketetan.
Gimnastak parte hartzen dute ere Uharteko kultur ekitaldietan eta dantza jaialdietan.

 

UHARTEKO IPAR SKI TALDEA

Ipar eski edo iraupen-eskiko Kluba gara, baina honen eratorriak ere lantzen ditugu: biatloia, gurpil-eskia… Gure asmoa da kirol praktika hau eskura jartzea, sustatzea eta zabaltzea, bai lehiaketa mailan nola herri mailan.
Gure jarduerekin bultzatu nahi ditugu neguko natura-ingurunearekiko harremana, gozamena eta errespetua, bai et aparte hartzaile guztien kirol garapen indibiduala eta taldekoa, kalitatezko giza harremanak ezartzeaz gain. Klubak badu lehiaketarako talde bat eta eski eskola, ikastaroak eskaintzen ditu eskiatzen ikasi eta hobetzeko et ataldeko irteerak antolatzen ditu praktikatzeko eta herri-lasterketetan parte hartzeko. Kirol ekitaldiak ere antolatzen ditu: Uharteko ipar eskiko martxa eta Hego Euskal Herriko gurpil-eski proba.

  • Harremanetarako: Jaborro Etxeberria - Oier Goñi - Peru Esteban - Iñigo Macias - Alex Razquin - Jesús Labiano.
  • Telefonoa: 948 33 19 01
  • E-Posta: uharteski@yahoo.es
  • Web orria: http://www.uharteski.com

 

KLUB-ESKOLA KARATE UHARTE

Uharte Karate Klubak 12 urtetik gaztetxotik hasi eta helduak bitarteko karatekaz osaturik dago, kontutan hartu gabe bakoitzaren maila (hasi gerriko zuritik beltzeraino).
Gure helburua da adin desberdinetako taldeetan karatea praktikatzea, aberasgarria iruditzen zaigulakoz bai helduentzako nola gazteentzako.
Gure filosofia da karatea praktikatzea forman mantentzeko, defendatzen ikasteko, gure artean errespetatzeko, autokontrola lantzeko eta batzuk txapelketetan parte hartzeko ere.
Gure klaseak ele bietan ematen dira, eta euskaraz zuzentzen gara euskaldun direnei.

 

UHARTEKO XAKE TALDEA

  • Harremanetarako: Joseba Aristu
  • Telefonoa: 618 774 245
  • E-Posta: j-taillon@ono.com

 

UHARTEKO MENDI TALDEA

Gure herriko biztanle guztiei mendi irteerak, parte hartze librekoak eta doakoak, eskaintzen dizkiegun kirol talde bat gara. Irteera hauek urteko egutegi batean kokatzen dira eta berau osatzeko era boluntarioan konprometitu nahi duten pertsonak elkartzen gara, inolako ordainsaririk gabe. Antolatzen ditugun irteerak zailtasun maila ezberdinekoak dira. Saiatzen gara antolatzen hilero familiarentzako moduko irteera bat eta zailtasun maila handiagoko beste bat. Urtean bitan autobusez ateratzen gara, baina gainerako guztietan kotxe partikularretan moldatzen gara eta beti San Juan plazatik abiatzen gara.

  • Harremanetarako: Chepe Rodríguez - Itzi Areta
  • Telefonoa: 620 145 194 - 948 333 431
  • E-Posta: chepexyz@gmail.com

 

HIRU HERRI

 

HUARCO (ARKO-TIROA)