Zerbitzuak > Oinarrizko Gizarte Zerbitzua > Umeentzako eta familientzako arreta

Umeentzako eta familientzako arreta

UMEENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO ARRETA EGITARAUA LEHEN MAILAKO ARRETAN

Gizarteratze eta Laneratze Egitaraua Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren baitan kokatutako oinarrizko lau programetako bat da. Programa honek arrisku edo gizarte-bazterketa egoeretan dauden pertsonekin eginiko ekintza puntualetan du sorburua, 1989. urtetik Uharten txertatuta dagoen eta Gizarte-Enplegu Babestuaren Proiektuaren jarraipenarekin batera.

Gizarteratze eta Laneratze Egitarauaren baiten burutzen diren ekintzak batik bat norbanakoaren mailara bideratuak daude, baina baita ere talde-mailan eta komunitate-mailan.

Norbanakoaren arreta enplegu bilatze aktibora zuzendutako lan-orientazioan eta formazioan oinarritzen da.

Taldeko jarduera ezaugarri bertsuak dituzten kolektibo edo talde nahiko homogeneotara zuzentzen da, talde babesaren bitartez norbanakoa aberastea helburuarekin tailerrak, lanak eta talde-dinamikak burutuz.

Akzio komunitarioa, berriz, biztanleri orokorrarekin lan egitean datza, era positiboan, horizontalean nola zeharkakoan, eragin dezaketen akzioak burutuz, hala nola, konferentziak, jardunaldiak, hitzaldiak, elkartze-mugimenduekin besteak beste.

GIZARTE-ENPLEGU BABESTUAREN PROIEKTUA:

  • Definizioa: Gizarte-enplegu babestuaren proiektua laguntza egitarau bat da, guztion onurarako eta irabazteko asmorik gabekoa, gizartetik bazterturik bizi diren pertsonei aldi baterako lan-kontratuak egitean gauzatzen dena.
  • Xedea: Honen helburua da pertsona horiei lanerako ohiturak eta gaitasunak erakustea, horrela luzarorako lana aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten.
  • Bere gizarteratze laneratze prozesua hasirik, etorkizunean lanpostua errazago aurkitzeko autonomia eta euskarriak behar duten pertsonei lagundu.
  • Enplegua bitarteko bat da, ez helmuga bat. Egoera egokiago bat lortu nahi da, beste helmuga laboral eta sozial hobeagoak lortzeko.
  • Proiektura sarbidea: Egitarau honetara Zerbitzuko Gizarte Langileen balorazioa eta proposamena bidez heltzen da. Kontutan hartzen dira egoera psikosoziala, pertsonala, familiarra, ekonomikoa eta sustapen, garapen eta gizarteratze prozesuekin lotura dutenak.
  • Erabiltzailearen profila: Egitarauan parte hartzen dute Oinarrizko Errenta jasotzen duten pertsonak, gizarteratzeko beste prozesuetatik, osasun mentaleko arazoetatik eta gizarte-bazterketa egoeretatik bideratuak.
  • Finantzazioa: Gizarte-enplegu babestuaren Proiektuak diruz lagunduta dago ia ehuneko ehunean Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarteratze Zerbitzutik. Udalek ere diru kopuru bat jartzen dute pertsonal, material eta arropa gastua estaltzeko.

Proiektua erregulatzen duena araudia: 130/1999 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, I. Kapitulua, gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.


Proiektuaz arduratzen den profesionala: Gizarte langilea: Proiektuan parte hartzen duten pertsonen banakako eta taldekako jarraipena – Proiektuaren kudeaketa. María Mar Astiz Lacunza – empleohuarte@infolocal.org