Zerbitzuak > Oinarrizko Gizarte Zerbitzua > Autonomia pertsonalaren sustapen

Autonomia pertsonalaren sustapen

AUTONOMIA PERTSONALAREN SUSTAPEN ETA MENPEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ARRETA EGITARAUA: ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua pertsonen eta familien arreta zerbitzua da. FAMILI LANGILEAK, eguneroko bizitzan bakarrik aritzeko zailtasunak dituztenean, pertsona horien etxeetara joaten dira eta haiek bizi diren giroan zaintzen dituzte. Norbanakoen eta/edo familien behar zehatz batzuen arreta bermatzen du, ohiko ingurunean, Oinarrizko Jarduerak burutu ezin diren egoeran daudenean.
  • ELZ udal zerbitzua da, horren beharra duten eta, bere garaian, eskaera egiten duten Uharte eta Esteribarko bizilagunei zuzendua.
  • Egitarau honen bidez, bai era iraunkorrean nola denboraldi batez, eguneroko jardunak egiteko bere kasa aritzeko zailtasunak dituzten familia eta pertsonei laguntza ematen zaie.
  • Zerbitzuaren helburua da herritarrei bere etxeetan ahalik eta bizi kalitate hoberena ematea, era autonomoan moldatzeko gaitasunak sustatzean oinarrituz. Egitekoa norbanakoaren beharren eta duen familia laguntzaren araberakoa izaten da.
  • Interbentzioaren oinarrizko xedea familiei laguntzea eta haiekin elkarlanean aritzea da, eta inoiz ez familiek duten egiteko garrantzitsua ordezkatzea.
  • Famili langileek orokorrean mota pertsonaleko lanak burutzen dituzte: garbitasuna, mobilizazioa, altxatu-oheratu, eskaren zaintza, familiari orientazioa eta etxeko laguntza txikiak.

Zer lortu nahi da zerbitzu honen bidez?

  • Bere kasa moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta familiek inguruarekiko duten lotura hauts dezaten ekidin.
  • Beharrezkoak ez diren ingresoak aurreikusi: zaharren egoitzetan, ospitaleetan…
  • Erabiltzaileen familiei laguntza, bizigarriak eta orientazioa ahalbidetu, beharrezkoa denean beraien lana osatuz.
  • Erabiltzaileen zailtasunengatik sortu daitezkeen muturreko egoerak aurreikusi.

Zein motatako pertsonentzat edo familientzat izan daiteke erabilgarria?

  • Menpekotasunen bat duten adineko pertsonak edota minusbaliatuak (fisikoak edo psikikoak).
  • Gaixotasunaren edo ebakuntzaren batetik eriondo dauden pertsonak.
  • Senitartekoen gainkargak duten familiak (guraso bakarreko familiak, adin-txikikoak bere gain dutenak…).
  • Bere familiako kideen (adineko pertsonak edo minusbaliatuak) zaintzaile nagusiak diren pertsonak.
  • Egoera terminalean dauden pertsona eriak.
  • Haien egoera sozio-ekonomikoagatik edo kulturalagatik laguntza beharrean dauden familiak.

Nork burutzen du egitaraua?

Kasu bakoitzari egokitutako lanak profesional talde batek burutzen ditu, FAMILI LANGILEAK deiturikoak, eta Gizartea Langileak koordinatzen eta gainbegiratzen du hauen lana.

Etxez etxeko laguntza zerbitzu egitaraua erregularizatzen duen araudia.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalak erregulatzen du ELZk. Erabiltzaileen diru-sarreren arabera, Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateari erabiltzaileek ordaindu beharreko hileko Tasa batzuk ezarrita daude eta banku helbideratze bidez kobratzen dira.

Nola eskatu zerbitzua?

Gizarte Langileek bizilagunen eskaerak hartzen dituzte, ALDEZ AURRETIK emandako ORDUA bidez, eta, etxera bisita egin ondoren, Zerbitzuaren egokitasuna eta Interbentzio plana ezartzen dute, eta ondoren Famili langilea, egunak eta ordutegia zehaztu.

Baita ere, Uharteko Osasun Etxetik eta Ospitaleetatik Gizarte Langileek familiei Programa honen berri ematen diete eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jartzen dira.

ELZren hasierako data beharraren arabera edo unean egon daitekeen itxaron zerrendaren arabera alda daiteke, baita ere behar den prestazio mota (honek eragina du ordutegian).

Profesionalak:

  • Gizarte langileak: Harrera eta kasuen Balorazioa eta egitarauaren kudeaketa.
  • Administrari laguntzaileak: ordain-agirien kobraketaren kudeaketa.
  • Familia langileak: etxeko arreta pertsonala, etxeko laguntza.
    – Rafa Iraola.
    – Laura Elgorriaga.
    – Itziar Linzoain.
    – Miren Ardanaz.
    – Mariam Urmeneta.