Zerbitzuak > Hezkuntza > Uharte BHI

Uharte BHI

UHARTE BHI

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako institutu publiko bat da eta hezkuntza- proposamen desberdindua eskaintzen die hezkuntza-zailtasunak eta ikasteko arazoak dituzten ikasleei. Ikasleak Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuetatik bideratzen dituzte herriko hezkuntza- eskaintza horretara. Hezkuntza-eskaintzaren baitan badago berariazko Lanbide Heziketa bat ikasteko aukera eskola-orduen erdietan. Institutuaren ezaugarria, betiere ikasleen beharrak kontuan hartuta; gainera, txikiagoa da ikasleen ratioa ikasgela bakoitzeko.

Hona hemen Institutuaren hezkuntza- eskaintza: Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak (HLKP Oinarrizkoa), 2 urteko iraupena du eta helburua da ikasleek DBHko graduatu titulua lortzea Soldadura eta galdaragintzako laguntzailea eta Mikroinformatikako oinarrizko mantentze- lanak espezialitateetan; Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak (HLKP Oinarrizkoa), urte 1eko edo 2ko iraupena du eta helburua da ikasleek hasierako lanbide kualifikazio bat lortzea espezialitate hauetako batean: Ibilgailu-konponketako laguntzailea, Elektromekanikarako mantentze-lanetako laguntzailea, Sukaldaritzako eta Gozogintzako laguntzailea, eta Jatetxeko eta tabernako laguntzailea; Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat (HMPA), hizkuntza hitz egiten ez dakiten ikasleentzako; Curriculum Egokituko Programa (CEP), ikasteko zailtasunak eta portaerako zailtasunak dituzten ikasleei zuzendua dago; eta, Erdi Maila Egokitua, 3 urteko iraupena du eta helburua da ikasleek erdi mailako lanbide ziurtagiria lortzea espezialitate honetan: Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

UHARTE BHI