Zerbitzuak > Hezkuntza > Haur hezkuntza

Haur hezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzak haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea izanen du xede. Era berean, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpideak irakatsiko dira; irakatsi ere, bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak, bai eta ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak ere. Haurren autonomia pertsonala ere sustatzea du xede.

  • Haur Hezkuntza bi ziklotan antolatua dago.
  • Lehen zikloa: 0-3 urte. Ziklo hau borondatezkoa da, diruz lagundua dago, baina ez da doakoa.
  • Bigarren zikloa: 3tik 6 urtera arte. Ziklo hau borondatezkoa eta doakoa da.

UHARTEKO 0-3 URTEKO HAUR ESKOLAK (lehen zikloa)

Ziklo hau derrigorrezkoa ez bada ere, baduzu zure seme-alabatxoak beren 16 astetik aurrera eskolatzeko aukera. Zerbitzua diruz lagundua dago, baina ez da doakoa (ordaindu beharreko tasak familiaren diru-sarreren araberakoak izanen dira).

Lan-metodologia aurkikuntzaren eta esperimentazioaren bidez lantzen da.

Taldeak adinaren arabera banatzen dira:

  • BULARREKO HAURRAK: 16 astetik urtebetera bitartekoak.
  • IBILTARIAK: 1etik 2 urtera bitartekoak.
  • HANDIAK: 2tik 3 urtera bitartekoak.

Uharten bi hizkuntza-eredu eskaintzen dizkizugu, eta zuk horietako bat aukeratu behar duzu 0 eta 3 urte arteko seme- alabentzako: gaztelaniaz eta euskaraz. Argibideetarako, jarri harremanetan gure eskolekin:

PEREZ GOYENA HAUR ESKOLA Hizkuntza eredua: Euskara

  • Helbidea: PĂ©rez Goyena, 15 - 31620 Uharte
  • Telefonoa: 948 07 30 10
  • Posta elektronikoa: eihuartehe@hotmail.com

UGARRANDIA HAUR ESKOLA Hizkuntza eredua: Gaztelania

  • Helbidea: Ugarrandia, 10 - 31620 Uharte
  • Telefonoa: 948 33 19 25
  • Posta elektronikoa: eihuartehe@hotmail.com