Zerbitzuak > Kultura > Elkarte eta taldeak

Elkarte eta taldeak

ELKARTE ETA TALDEAK

UHARTEKO ELKARTE ETA TALDEEN ERREGISTROA

Elkarte eta taldeen udal erregistroa:

  • Uharteko elkarte eta talde ezberdinen zentsoa osatzeko tresna da eta dauden elkarte eta talde ezberdinen kopurua, helburuak, ordezkaritza ezagutzeko balio duena.
  • Uharteko elkarte eta taldeen gida osatu eta www.huarte.es eta conoce-uharte-ezagutu.info web guneetan informazioa eguneratua mantentzeko asmoarekin.

ERREGISTROAN IZENA EMAN EDO DATUAK EGUNERATZEKO ESKAERA ORRIA (DOC.)

TALDEEENDAKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA

Uharteko Udalak urtero diru lagunzta eskatzeko deialdia onartzen du herriko taldeek kultura, gazteria, hezkuntza, ingurumena, euskara eta berdintasun arloko jarduerak egiteko proiektuak gara ditzaten, betiere alor zehatz hauekin zerikusia dutenak: dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak; historia, gizarte eta kultura alorreko ondarea hedatzea; bertako kulturaren ezagutza maila hobetzea; berdintasuna, dibertsitatea, gazte jarduerak, gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzen dutenak, bai eta arte, gizarte eta kultura tankerako antzekoak ere.

DIRULAGUNTZA ESKAERAK EGITEKO EPEA: UZTAILAREN 13a, 14:00tan

NON AURKEZTU ESKAERA: UHARTEKO UDALEKO ERREGISTROAN

Diru laguntza eskatzeko epea zabaldu da herriko taldeek kultura, hezkuntza, berdintasuna, euskara eta gazteria arloko jarduerak egiteko proiektuak gara ditzaten, betiere alor zehatz hauekin zerikusia dutenak: dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak; historia, gizarte eta kultura alorreko ondarea hedatzea; bertako kulturaren ezagutza maila hobetzea; berdintasuna, dibertsitatea, gazte jarduerak, gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzen dutenak, bai eta arte, gizarte eta kultura tankerako antzekoak ere.