Zerbitzuak > Kultura > Espazioak

Espazioak

ESPAZIOAK

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA-ANTZEZTOKIA:

Uharteko Kultur Etxea 1998.urtean egindako eraikina da. 100 pertsonendako edukiera dauka.

Espazio ezenikoan antzerki eta musika ikuskizunak, zinema, hitzaldiak,… ikus daitezke.

Nafarroako Antzoki Sarearen partaidea da. Sarea osatzen duten udalek honako helburu hauei begira elkartu dira: udaletako barne-aretoetan arte eszenikoen kalitatezko eskaintza anitza eskaintzea.

Antzeztokiaren neurri eta baliabide teknikoak ikusteko esteka:

www.redteatrosnavarra.com/es/recintos-escenicos/casa-de-cultura-de-huarte

ERAKUSKETA GUNEA:

Kultur Etxeko eraikineko lehenengo eta bigarren solairuko eskaileretako pasabidean erakusketak antolatzeko gunea dago.

HERRI LIBURUTEGIA:

Doako liburutegi karnetaren bitartez liburutegiko bazkide egin eta maileguan hainbat material hartu daitezke: liburuak, musika CDak, DVDAK,… Ikasketa gela, egunkari eta aldizkariak irakurtzeko txokoa, interneterako sarbidea eta txikienendako txokoa aurki daitezke liburutegian.

MUSIKA ESKOLA

Urritik ekainera bitartean musika tresnen ikasketak burutzeko eskaintza egiten du udal musika eskolak.

JUBILATUEN ELKARTEA:

Kultur Etxeko beheko solairuan jubilatuen elkartearen egoísta kokatzen da, taberna zerbitzua dauka.

BALIO ANITZETAKO ESPAZIOA

Uharteko Udalak herriko talde, elkarte eta herritarrendako hainbat gela eskeintzen ditu.

Zerbitzua doakoa da herriko taldeen bilera, entsegu eta eurek antolaturiko jarduera sozio kulturalendako, betiere irabazi asmorik gabe egiten direnean. Beste kasuetan, erabilera pribatu eta irabazi asmoz egiten diren jarduerak egiteko alokairuan ere jartzen ditu udalak areto hauek.

Honako espazioak eskeintzen dira:

  1. Bileretarako gelak.
  2. Tailerretarako gelak.
  3. Jarduera fisikoak egiteko gelak.
  4. Musika jardueretarako gelak.
  5. Bebeteka.
  6. Montessori jolas-gunea.

ESAPZIOEN ERABILERA ARAUAK

ERABILERA ESKAERA